Erradula

Molusku baten erradula.

Erradula molusku batzuek elikatzeko erabiltzen duten egitura anatomiko bat da, horzdun mihi baten antzekoa[1]. Gastropodoek eta zefalopodoek dute batez ere, bibalbioek ez. Moluskuen taldeko egitura propioa da eta haietatik aparte ez da aurkitzen.

Hortz txiki ugari dituen zinta bat da eta elikagaia hestegorrian sartu aurretik txikitzeko erabiltzen dute, hala molusku belarjaleek nola haragijaleek.

  1. (Ingelesez) Slug and Snail Anatomy. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search